Ilunpe pilota elkarteko gaztetxoek hamaika partida jokatuko dituzte asteburu honetan ere, batzuk kanpoan, beste batzuk etxean, hain zuzen ere, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan eta Frontoi Txikian.
Bihar, ostirala, 18:00etan hasita, bost partida bata bestearen atzetik jokatuko dituzte Izarraitzen. Lehen hiruak Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako partidak izango dira, denak lehen mailako kadeteen artekoak:
- Egiguren (Ilunpe) - Artola (Lapke)
- Larramendi (Ilunpe) - Elkorobarrutia (Aretxabaleta)
- Montori (Ilunpe) - Zubia (Arrasate)
Azken biak, berriz, Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako partidak izango dira, lehen mailako infantilen artekoak:
- Eraso (Ilunpe) - Etxarri (Behar Zana)
- Baltzola (Ilunpe) - Mendizabal (Beloki)
Izarraitz pilotalekuan ez ezik, Frontoi Txikian ere partida ugari izango dira bihar ostirala, 18:15etik aurrera. Zehazki, sei partida jokatuko dituzte, Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketakoak denak, lehen mailako kimuen artekoak:
- Martina (Ilunpe) - Bareño (Olalde)
- Agirretxe (Ilunpe) - Algaba (Arrasate)
- Illarramendi (Ilunpe) - Barrondo (Gaztelupe)
- Aranaga (Ilunpe) - Del Pilar (Zumaia)
- Saizar (Ilunpe) - Kerejeta (Eibar)
- Urkizu (Ilunpe) - Murua (Goierri)
Igandean, berriz, Gipuzkoako Txapelketako partida bat izango da Izarraitz pilotalekuan. Nagusien bigarren mailako lehia izango da, eta 11:00etan hasiko da.
- Iturralde (Ilunpe) - Etxabe (Bergara)