Leire Agirre
Zuetako gehienok ezagutuko duzue Leire Agirre, kirol munduagatik edo bere jatortasunagatik bestalde. Nik ezagutu nuenean eskalatzen ezagutu nuen, Loiolako paretan, hamabi bat urte izango nituen nik orduan, entrenamendurako ez zegoen rokodromo edo beste paretarik eta...
Egia esan ni ere hantxe ibiltzen nintzen garai artan, baina sekulan ez berak duen trebetasunarekin, gu denbora-pasa joaten ginen, izan ere asko gustatzen zait eskalada baina aitortu behar dut oso gogorra iruditzen zaidala ere.
Abildadea
Beste hitzik ez zait etortzen burura Leire horren erraz paretan edo edozein lekutan gorantz ikusten dudanean.
Oreka
Oreka, malgutasuna eta indarra, horiexek ederki behar dira eskaladarako Leirek agertzen duen bezala.
Indarra
Indarra eta kontzentrazioa, beste bi elementu beharrezkoak.
Malgutasuna
Bere etxeko terrazan.
Eskuak
Leireri bere eskuak erakustea gustatzen ez bazaio ere, esku landuak eta oso gogorrak ditu.
Natura eta loreak
Leire oso natura zalea da eta ederki zaintzen ditu bere etxeko loreak, maitasun handia die bere loreei, kaktusei bereziki.
Ikus ezazue ze nolako bizitza eta koloreak dituzten bere loreek!
Kaktusa
Bere kaktusetako bat.
Kaktusaren loreak
Kaktusak itxura batean ez dute koloretsuak ematen baina hauek ere loratzen direnean beste kontu bat dira.
Kaktusaren loreak
Hi Juanjoxe! Zer esaten didak argazki honi buruz?
Lorategi txikia
Haurrekoan gelditu nintzen Leirerekin berriro eta zera esan zidan: Oainguen askoz politto zeudek loriek!. Ziur pena mereziko zuela baina
www.leireagirre.com
Leirek azkenaldian bere lan profesionala hobetzearren bere web gune propioa sortu du. Badakizue, gaur egun informazioen teknologiak aurrera doazen honetan, eskalatzaileek ere berrikuntzak sartu beharrean daude, beraien kirol kurrikuluma, agenda, argazkiak eta abar luze bat jarriaz.
Bere web gunean sartzeko gomendioa egiten dizuet naiz eta hainbat gauza oraindik igotzeko omen dauzka.