Igande goiza. Goizeko hamarrak inguruan. Ohean biraka. Seiak jota sartu zara ohean. Ez dituzu lo egin bost minutu jarraian. Esnatu eta lo hartu. Lo hartu eta esnatu. Ahoa bost polboroi, txuleta bat eta pizza bat jarraian jan izan bazenitu bezala sentitzen duzu. Ur tantarik probatu gabe. Buruan norbait mailukadak ematen ari zaizu. Izarak eta mantak gorputz osoan pegatuta. Igande gogorra izango dela pasatzen zaizu burutik. Ez duzu ohetik altxatzeko gogo ez balorerik biltzen, baina azkenean, koman sartzeko beldurra nagusitzen zaizulako edo, sukaldera abiatzen zara.
Mirariren bat aurkitu nahi duzu. Igandea motzagoa egingo zaizula sinesteko pisuzko arrazoi bat. Larunbat gauetako drogen eragina arinduko duen beste drogaren bat. Aspirina kaxa bat aurkitzea lortzen duzu izerdi askoren ondoren baina (ze arraroa) kaxa hutsik dago. Zer kristoatik edan huan atzo hainbeste? Zergatik nahasteituk zerbezak-kubatakin ta kubatak- Jack Danielsakin? Gehiyo ez jode, gehiyo ez...
Eztarriak Saharako desertuaren antz ikaragarria dauka.Txistua tragatzeko ere nahikoa lan. Atzo gauean kalera atera zinenean ez zenuen berandu itzultzeko asmorik, egia esan, ez zenuen parrandarako gogo handirik ere. Zer pasa zan gero? Irudi batzuk etortzen zaizkizu burura. Musikaren zarata, lagunen barreak, bertso baten amaiera...
Telefonoak jotzen du. Duda egiten duzu hartu edo ez. Azkenean, abiatu egiten zara. Iristerako, aparatu kabroia isildu egiten da. Mekaguen... Sukaldera itzuli eta drogak bilatzen jarraitzen duzu. Gaur zeoze fuertea behar duzu. Telefonoa berriz. Jainkoak zure aurka daudela pasatzen zaizu burutik. Igande goizetan telefonoa erabiltzeak derrigortuta egon behar luke. Aspaldi zerbait gaizki egindakoaren ondorioa izango da hau. Bestela ez dek posible. Oraingo honetan garaiz iristen zara, baina iritsi ez bazina hobe izango zela ulertzen duzu luze baino lehen.
-Bai?- Ahotsa ozta-ozta atera zait, ez dakit bestaldetik entzungo zidaten. Ez du inork erantzuten.
-Baaaiiiii?????!!!!!!!
-Eh, si.... esta Imanol????
-Eh.... como??? ( egoera hontan ta gainera erdaraz ein ber, dios!!!!!......)
-Que si esta hay Imanol????
-Ehhh...puffff. no,no. Aqui no vive ningun Imanol ehhh!!!!!!
-Como que no.
Ostia, hau adarra jotzen ai al da, bea txulo gainea?
-Que no, no. Que aqui no vive ningun Imanol!!!! (zein da gilipollas hau )
-Pero no es ese el numero 943817667
-No.... este es el 943816776.
-Ahhhh, claro, claro.
-Esta claro, pues hasta luego (borde samar)
-Oye perdona, no era mi intencion...
-La mia tampoco hombre, pero la proxima vez llama a partir de las 6 de la tarde.
-Por???
-No, por casi nada. Para que no me pilles con resaca.... y a ver si aprendemos a marcar el numero correcto a la primera, y asi no jodemos a los demas.
-Oye, tu no te equivocas nunca o que?
-Si. Baino gehienetan euskeraz. Lo pillas????
-Pillar el que?
-Barnetegi, que esta muy barato... oye tu no querias hablar con Imanol??? Pues llamale (Imanolek erruki...)
-Vale, vale, oye pues nada...
-Eso, eso.... mejor nada. Aio.
Telefonoa eskegi eta sukaldera zoaz berriro. Nor otek Imanol hori... gisajue...
Igande txarra espero zenuen, baino horrela hastea ere... aspirinak bilatzeari utzi eta vodkarik badagoen pentsatzen hasten zara...
Portaleko tinbrea jotzen dute. Pazientzia gutxi du nonbait gainera protagonistak, bost segundotan hiru aldiz deitu baitu. Bi aukera daude: edo errekor bat hautsi nahi du edo oso presaka dabil. Benga, Iñi, heldu goyei...
-Zein da!!!!!??????
-Egunon, Inaxi hor bizi al da???
Mekauen....