4.375 zenbakiak irabazi du Itsasi Euskal Kultur Taldeak zozkatutako otarrea

Itsasiren txosna San Tomas egunean. (Maialen Etxaniz)

Atzo, San Tomas egunez, zozkatu zuen Itsasi Euskal Kultur Taldeak Gabonetako otarrea herritarren artean. Irabazleak hilabeteko epea du saria jasotzeko.

4.375 zenbakidun txartela da Itsasi Euskal Kultur Taldeak atzo, San Tomas egunez, zozkatutako otarrearen irabazlea. Txartel saridunaren jabeak hilabeteko epea du otarrea jasotzeko; itsasieuskalkulturtaldea@gmail.com helbidera mezua bidali beharko du horretarako.

Epe horren barruan otarrea jaso ezean, ordezko zenbakiari emango zaio saria. Ordezko zenbakia honakoa da: 1.745.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide