Izarraitz Trik antolatuta, gaztetxoentzako triatloia izango da ekainaren 3an, zapatua, Sanjuandegin. 10:00etan hasiko da proba, eta igerilekuan eta Ingurugiro e Etxea museoaren inguruan ariko dira parte hartzaileak. \
\
Proban parte hartu nahi dutenek, ekainaren 2ko 18:00ak arte eman dezakete izena, \
izarraitzigerielkartea@gmail.com helbidera idatzita. \
\
Gutxiengo plazak betetzen badira, hiru lasterketa antolatuko dituzte maila ezberdinentzako. Honakoak dira adinaren arabera egingo dituzten probak:\
\
Benjaminak. (2007-2008 urtetan jaiotako neska-mutilak, gehienez 20 )\
\
• 25 metro igerian. \
• 1000 metro bizikletan. \
• 500 metro korrika. \
\
Alebinak. (2005-2006 urtetan jaiotako neska-mutilak, gehienez 20)\
\
• 50 metro igerian. \
• 1700 metro bizikletan \
• 1000 metro korrika. \
\
Infantilak. (2003-2004 urtetan jaiotako neska-mutilak, gehienez 20 )\
\
• 100 metro igerian. \
• 3400 metro bizikletan. \
• 1700 metro korrika. \
\
Proben planoa eta informazio gehiago, honako loturan: https://izarraitzigerielkarteadotcom.files.wordpress.com/2017/05/gaztetxoentzako-triatloia-2017-06-03.pdf
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide