Joan den asteburuan, otsailaren 3an eta 4ean,alebin mailako Igeriketako Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa jokatu zen Azpeitiko Udal igerilekuan. Izarraitz Igeri Elkarteko ordezkariak honako igerilari hauek izan ziren:
Iker Aizpuru, Judith Odriozola, Alaitz Mendizabal, Nora Uria, Nerea Urbieta, June Berasategi, Maier Lizarzaburu, Mikel Etxeberria, Elene Ruiz De Argandoña, Amane Goenaga eta Elene Sudupe.
Izarraitzekoek txapelketa oso ona egin zuten. Aurreikusitako helburuak bete zituzten igerilariek Azpeitiko txapelketan. Isaac Pousada entrenatzailea, “oso gustura” gelditu zen Izarraitzekoek egin zuten lanarekin.
Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:
- Igerilari gehienak proba askotan marka pertsonalak.
- Udako EHko alebin txapelketarako gutxienekoak
- Hiru urrezko, bost zilarrezko eta brontzezko bi domina lortu zituzten bakarkako probetan. Horiez gain, erreleboetan, neskak, zilarrezko hiru domina, 4×200 librean, 4×100 librean eta 4×100 estiloetan.
Zorionak egiten ari zareten lanagatik eta segi horrela!
Amaitzeko, gure esker ona adierazi nahi diegu erakunde eta kolaboratzaileei: Azpeitiko Udala, Errotaundi okindegia, Olakor gozotegia, Ongi Etorri jatetxea, Osinazpi jatetxea, Baigera II, Izaro kafetegia eta Kantoi taberna.