Euskadiko Igeriketa Federazioak Iñaki Etxeberria eta Maitane Goenaga igerilariak aukeratu ditu, datorren zapatuan eta igandean, otsailaren 17an eta 18an, Oviedoko (Espainia) Parque del Oeste igerilekuan jokatuko den infantil eta junior mailako Autonomia Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzeko.
Txapelketan proba hauetan hartuko dute parte: Iñaki Etxeberriak 50 metro librean; eta Maitane Goenagak 50 metro librean, 100 metro librean, 200 metro librean eta 100 metro bizkarren. Horiez gain, erreleboko frogetan ere arituko dira.
Ilusioz eta gogotsu ordezkatuko dute Euskadiko selekzioa, eta ziur gaude euren ahalegin guztiak jarriko dituztela txapelketan.