Joan den asteburuan, ekainaren 22tik 24ra bitartean, Euskal Herriko juniorren, absolutuen eta igeriketa egokituko Udako Txapelketa jokatu zen Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan. Txapelketan Iñaki Etxeberria, Asier Ganzarain, Ander Etxabe, Maialen Sudupe, Uxue Etxeberria eta Jurdan Arakistain (igeriketa egokitua) izan ziren Izarraitzeko ordezkariak.
Udako azken aurreko zita garrantzitsuena izan zen asteburukoa, eta txapelketa bikaina egitea lortu zuten Izarraitzekoek. Gure igerilarien artean gehien nabarmendu zena, Maialen Sudupe izan zen. Urte gogorra pasatu ostean, Maialen Sudupek Sevillan jokatuko den Espainiako txapelketarako bide onean doala erakutsi zuen.
Guztira, sei domina lortu zituen Maialen Sudupek:
- 50 bizkar (urrezkoa junior mailan eta urrezkoa absolutu mailan).
- 100 bizkar (urrezkoa junior mailan eta zilarrezkoa absolutu mailan).
- 200 bizkar (urrezkoa junior mailan eta urrezkoa absolutu mailan).
Gainera, hamabi marka pertsonal eta bederatzi finaletan parte hartzeko txartelak eskuratu zituzten igerilariek, eta klubeko errekor berri bat ezarri zuen Sudupek. Hain zuzen ere, 50 bizkar (16 urte) proban ezarri zuen errekorra.
Bestalde, Jurdan Arakistainek Euskal Herriko Udako igeriketa egokituko txapelketan parte hartu zuen, eta beste behin, maila ona erakutsi zuen. Hurrengo hitzordua Espainiako Txapelketan izango dute Izarraitzeko igerilariek, eta gero, merezitako oporrak hartuko dituzte.
Zorionak guztiei egindako lanagatik!