Dozenaka gaztetxok kimu mailako Teknifikazio Saria jokatu dute asteburuan Azpeitiko igerilekuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz igeri elkartea

Hainbat igeri klubetako gaztetxoek kimu mailako Teknifikazio Saria jokatu zuten atzo, igandea, Azpeitiko Udal Igerilekuan. Goizean hasi zen jardunaldia, eta arratsaldera arte luzatu zen. Jende ugari bertaratu zen igerilekura jardunaldiak iraun zuen bitartean.

Azpeitiko Izarraitz Igeri Elkarteko kideek ere parte hartu zuten sariketan. Mutiletan, Julen Artetxek parte hartu zuen; eta nesketan, berriz, Anne Sagarmendik, Nahia Estebanek, Mirari Goenagak, Maiana Uriak, Iraide Sasietak, Ane Azkuek, Nora Eizagirrek, Arene Zenitagoiak, Nahia Amenabarrek eta Noa Garatek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide