Gaztetxoen entrenamenduak eten ditu Izarraitz IEk, neurri berriak jarraituz

COVID-19aren bilakaerari eusteko prebentzio neurri berriak ostiralean argitaratu ondoren, Izarraitz Igeri Elkarteak erabaki berri batzuk hartu behar izan ditu.

COVID-19ak eragindako osasun arazoen ondorioz, ezohiko egoera bizi dugu azken hilabeteetan.

Zuzendaritza Batzordean etengabe ari gara lanean klubaren jarduera osasun egoerara egokitzeko, bai eta erakundeetatik eta federazioetatik jasotzen ditugun jarraibideak zintzo betetzeko ere. Hala ere, ez da erraza, aste honetarako balio duenak hurrengorako ez baitu balio. Egoera aldakorra da oso, dakizuen bezala. Kirola eta ekonomia kudeatzeko garai nahasiak dira hauek.

COVID-19aren bilakaerari eusteko prebentzio neurri berriak ostiralean argitaratu ondoren, honako erabaki hauek dira kirolaren arloan Zuzendaritza Batzordeak hartutakoak:

Kirol jarduera

  • Taldeko gaztetxoen entrenamenduak eten egin ditugu. Beste mailetan (igeriketa lantzen, masterrak eta errendimendukoak), murrizketekin, entrenatzen jarraituko dute.

Garrantzitsua: Entrenatzaileek jakinaraziko dituzte entrenatzera joan behar dutenen ordutegiak.

Bide batez, aukera hau baliatu nahi genuke gure esker ona helarazteko gure babesle guztiei, udalari eta hauspotzen gaituzten erakundeei. Izan ere, Izarraitz Igeri Elkartea egiten ari den ahalegin hau ez litzateke posible izango haien babesa eta laguntza izango ez bagenu. 

Zaindu gaitezen, eta ez etsi!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide