Iker Aizpuruk, igeriketa egokituko Espainiako gazteen selekzioarekin parte hartuko du Cadiz-en jokatuko den XXV. Igeriketa Egokitutako Andaluziako Txapelketan. Ez da lehiaketara egoera fisiko onenean joango, azken asteetan berrogeialdian egon bai da bere ikastetxeko kideekin batera.
Iker Aizpuruk proba hauetan parte hartuko du:
- 100 bizkar
- 50 libre
- 100 libre.
Bestalde, gure taldeko absolutuek Irungo Azken Portuko igerilekuan izango dira zapatu arratsaldean eta igande arratsaldean jokatuko den “kontrol lehiaketa” izeneko , txapelketan. Denboraldiko lehen lehiaketako helburua berriz igerilari sentitzea izango dute gure kirolariak. Izarraitzeko igerilariak proba hauetan parte hartuko dute:
- Intza Odriozolak, 100 bizkar, 50 libre eta 100 libre probetan.
- Uxue Etxeberriak, 200 bular, 50 bular, 100 estilo eta 100 bular probetan.
- Alazne Sudupek, 200 tximeleta, 800 libre, 200 estilo eta 400 estilo probetan.
- Nora Uriak, 200 libre eta 100 estilo probetan.
- Maier Lizarzaburuk, 100 bizkar, 200 estilo, 200 bizkar eta 50 bizkar probetan.
- Elene Sudupek, 50 libre, 200 estilo, 100 libre eta 200 bizkar probetan.
- Julen Artetxek, 1500 libre proban.
Zorte on guztiei eta zaindu!