Ohiko batzar nagusia atzeratzea erabaki du Izarraitz igeri elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz igeri elkartea

Zuzendaritza batzordeak ohiko batzarra azaroan egitea aurreikusten bazuen ere, osasun egoera tarteko atzeratzea erabaki du. Gaur-gaurkoz, ez dute data berririk zehaztu.

Izarraitz igeri elkarteak azaroarako zuen aurreikusita urteko ohiko batzar nagusia, baina zuzendaritza batzordeak atzeratzea erabaki du. Osasun egoera ikusirik eta agintarien jarraibideak segituz hartu du erabaki hori elkarteak, eta gaur-gaurkoz ez du data berririk zehaztu. Edonola ere, batzarra egin arte, elkartearen funtzionamendu arrunta bermatuko du egungo zuzendaritza batzordeak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide