Iker Aizpuru, Espainiako txapelketan egindako lanarekin gustura

Joan den asteburuan Oviedoko (Espainia) Parque Del Oeste igerilekuan jokatu zen Igeriketa Egokituko Espainiako Txapelketan parte hartu zuen Izarraitz IEko igerilariak.

Joan den asteburuan Oviedoko (Espainia) Parque Del Oeste igerilekuan jokatu zen Igeriketa Egokituko Espainiako Txapelketa. Bertan, gure taldeko Iker Aizpuruk parte hartu zuen. Hauek izan ziren Ikerren emaitzak:

  • 100 bizkar proban, 1:14:02ko denborarekin, multidisability sailkapenean (kategoria guztiak kontuan hartzen dituena) 16. postua, eta bere kategorian 2. postua.
  • 100 tximeleta proban, 1:09:46ko denborarekin, marka personala, multidisability sailkapenean 12., eta bere kategorian 3. postua.
  • 50 libre proban, 28:43ko denborarekin, multidisability sailkapenean 26., eta bere kategorian 3. postua.
  • 100 libre proban, 1:03:27ko denborarekin, multidisability sailkapenean 25., eta bere kategorian 4. postua.

Kontuan hartzen badugu COVID-19a dela-eta Aizpuru eta ia igerilari guztiek ezin izan dutela normaltasunez entrenatu, emaitza onak lortuta itzuli zen etxera. Marka pertsonal bat egin zuen, eta beste probetan bere denboretan ibili zen.

Orain, hurrengo lehiaketetarako ahalik eta hoberen prestatzera!

Zorionak!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide