Nazioarteko 38. Eguberri Txapelketa Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Sari Nagusia jokatuko da bihar, asteartea, Donostiako Paco Yoldi igerilekuan. Azpeititik sei igerilari joango dira parte hartzera, eta honako probetan leihatuko dute:
- Intza Odriozola: 50 tximeleta, 50 bizkar eta 50 libre. (Bigarren txanda)
- Uxue Etxeberria: 50 bular, 100 bular eta 200 estilo. (Lehen txanda)
- Alazne Sudupe: 100 tximeleta eta 200 estilo. (Lehen txanda)
- Iker Aizpuru: 50 libre. (Bigarren txanda)
- Maier Lizarzaburu: 50 bizkar, 100 bizkar eta 200 estilo. (Lehen txanda)
- Elene Sudupe: 50 libre eta 100 bizkar. (Bigarren txanda)
Goizean kanporaketa aurreko serieak jokatuko dituzte igerilariek, 09:00etan hasita. COVID-19agatik eta igerilekuan pilaketak sihesteko, bi txandetan jokatuko dituzte proba horiek. Finalak 18:00etatik aurrera izango dira. Txapelketa Donostiako Paco Yoldi igerilekuan jokatuko da, eta bertan Espainiako Estatuko eta nazioarteko igerilari ospetsuenetariko batzuek lehiatuko dute. Arratsaldeko finalak ETBren bidez ikus ahalko dira. Harmailetan ez da ikuslerik izango.
Zorte on!