Izarraitzeko gaztetxoenak gaur itzuliko dira uretara

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz igeri elkartea

Eusko Jaurlaritzak eskola kiroleko saioei buruz hartutako neurriak tarteko egin ahal izango dituzte entrenamenduak aurrerantzean.

Bi hilabeteko geldialdiaren ondoren, Izarraitz igeri elkarteko gaztetxoek gaur ekingo diete entrenamendu saioei. Eusko Jaurlaritzak eskola kiroleko saioei buruz hartutako neurriak tarteko egin ahal izango dituzte entrenamenduak aurrerantzean; gaur itzuliko dira uretara.

Kirol taldeko juntakideek eta entrenatzaileek berritu dituzte ordutegiak eta taldeak, eta gurasoei eman diete dagoeneko horien berri. Zalantzarik izanez gero, jarri entrenatzailearekin harremanetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide