Euskadiko Selekzioak hautatu du Elene Sudupe

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz igeri elkartea

Elene Sudupe Izarraitz igeri elkarteko igerilaria Espainiako Elkargo Autonomikoen Txapelketan izango da asteburuan. Euskadiko selekzioak hautatu du azpeitiarra, eta beraz, bihartik igandera bitartean Oviedoko Parque del oeste igerilekuan jokatuko den infantilen eta juniorren lehian ariko da.

Sudupek ilusioz eta gogotsu ordezkatuko du Euskadiko selekzioa, eta ziur gaude duen guztia emango duela uretan.

Zorte on!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide