Zapatu eta igande honetan, otsailaren 20an eta 21ean, Iker Aizpuru Bartzelonan izango da “6th International Trophy Adapted Swimming – Gran Premi Diputació de Barcelona” Sariketan parte hartzen. Euskadiko Selekzioarekin lehiatuko da eta 50 bizkar, 100 bular, 50 tximeleta eta 200 tximeleta probetan hartuko du parte.
Sariketa honek Europako txapelketako eta joku paralinpikotako minimak lortzeko balioko du, beraz, espainiako igerilari paralinpiko onenak bertan izango dira.
Zorte on Iker!