Joan zen asteburuan, martxoaren 13an eta 14an, Gipuzkoako Taldeen Kopa jokatu zen Irungo Azken Portuko kiroldegiko igerilekuan. Izarraitz igeri elkarteko igerilari infantilak, juniorrak eta absolutuak bertan izan ziren, eta emaitzak oso onak lortuta itzuli ziren etxera. Taldeko igerilari guztiek beren denborak hobetu zituzten Irungo lehiaketan.
Izarraitzeko gizonezkoen taldea honako igerilari hauek osatu zuten: Iñigo Llopis, Iñaki Etxeberria, Iker Aizpuru eta Julen Artetxe. Neskan taldeko partaideak, berriz, honako hauek izan ziren: Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, Nora Uria, Maier Lizarzaburu eta Elene Sudupe. Horiek 25 marka pertsonal lortu zituzten, eta Alazne Sudupek 800 metro libre probak 17 urtekoen klubeko errekorra ezarri zuen.
Neguko denboraldia bukatzeko bi lehiaketatan parte hartuko dute Izarraitzeko kirolariak: Maier Lizarzaburuk Espainiako Junior Txapelketan Sabadellen; eta beste guztiek bosgarren kontrol lehiaketan, Legazpiko igerilekuan.
Zorionak egindako ahaleginagatik, eta segi prestatzen!