Iker Aizpuru bikain Castellon

Joan den asteburuan Izarraitzeko Iker Aizpuru igerilariak absolutuen mailako Igeriketa Egokituko Espainiako Txapelketan parte hartu zuen Euskadiko selekzioarekin.

Joan den aste bukaeran, Izarraitz igeriketa elkarteko Iker Aizpuru igerilariak absolutuen mailako Igeriketa Egokituko Espainiako Txapelketan parte hartu zuen Euskadiko selekzioarekin.

Absolutuen mailako Igeriketa Egokituko Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako Txapelketa Castelloko (Castello, Herrialde Katalanak) igerilekuan jokatu zuten. Igerilari azpeitiarra absolutu mailan aritu zen eta emaitza oso onak lortuta etorri da Azpeitira. Hona hemen emaitza aipagarrienak:

  • Lehiatutako proba guztietan marka pertsonalak.
  • 100 bizkarren 1’10″07 denborarekin 11. postua.
  • 50 tximeletan 29″83kin 9. postua.
  • 100 brazan 1’17″58kin 7. postua.
  • 100 tximeletan 1’06″26kin 10. postua.
  • 200 estiloetan 2’28″03kin 10. postua.
  • 4×100 estiloetan (braza) 4. geratu ziren.
  • 4×100 librean (bigarrengo postan) 3. postua eta brontzezko domina.

Zorionak Iker egin duzun ahaleginagatik!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide