Joan den aste bukaeran, Izarraitzeko Maier Lizarzaburu igerilaria Sabadellen izan zen, Espainiako junior mailako Neguko Txapelketan parte hartzen. Azken asteetan hitzordu horretarako aritu da prestatzen, eta, emaitzak ikusirik, entrenatzailea eta igerilaria gustura etorri dira etxera.
Garbi dago, Espainiako txapelketetan izugarrizko maila egoten dela eta oso zaila dela bertan parte hartzeko rankingetan sartzea. Horregatik, Sabadelleko txapelketara joatea denboraldian zehar gogor eta gogoz lana egitearen saria izan du Maier Lizarzaburuk.
Espainiako txapelketan, proba batean parte hartu zuen, 200 metro bizkarrean. 2:29:86 denborarekin, bere marka onenetik oso gertu geratu zen.
Zorionak Maier eta Isaac egin duzuen ahaleginagatik!