XXXIV. Villa de Gijon igeriketa txapelketan parte hartuko dute asteburuan Izarraitz elkarteko bost igerilarik

Azpeitiko igerilekuko artxiboko irudi bat.

Maiatzaren 22an, larunbata, eta 23an, igandea, izango dira probak. Maialen Sudupe, Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu eta Elene Sudupe izango dira Gijonen (Asturias, Espainia) arituko diren igerilariak.

Asteburu honetan jokatuko da XXXIV. Villa de Gijon nazioarteko igeriketa txapelketa, eta Izarraitz igeriketa elkarteko bost igerilarik parte hartuko dute bertan. Hain zuzen ere, Maialen Sudupe, Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu eta Elene Sudupe aukeratu ditu Gipuzkoako Igeriketa Federazioak Gijonen (Asturias, Espainia) aritzeko. Larunbatean, hilak 22, eta igandean, hilak 23, izango dira probak.

Honako proba hauetan parte hartuko dute Izarraitzeko bost igerilariek:

  • Maialen Sudupe: 100 bizkarrean, 50 tximeletan eta 50 bizkarrean.
  • Uxue Etxeberria: 200 bularrean, 100 bizkarrean, 100 bularrean eta 400 estiloan.
  • Alazne Sudupe: 1.500 librean, 200 estiloan eta 400 estiloan.
  • Maier Lizarzaburu: 100 bizkarrean, 200 estiloan, 50 bizkarrean eta 200 bizkarrean.
  • Elene Sudupe: 50 librean, 100 bizkarrean, 200 bizkarrean eta 200 librean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide