Zapatuan teknifikazio saioa izango da Udal Igerilekuan

Izarraitzeko hainbat igerilari gaztetxo.

Izarraitz igeri elkarteko txikienek –2008 eta 2012 urteen artean jaiotakoek– teknifikazio saioa izango dute bihar, zapatua, arratsaldean, Azpeitiko Udal Igerilekuan. 15:00etan hasita, hainbat saio egingo dituzte, eta bertan denboraldian zehar ikasitakoa jarriko dute praktikan.

Zoritxarrez, gurasoek ezin izango dute gaztetxoen jarduna ikustera joan, koronabirusaren pandemia tarteko. Ea datorren denboraldian normaltasunek hasten ditugun igeriketa saioak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide