Izarraitzekoak Gijonen egindako lanarekin gustura

Maialen Sudupe, Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu eta Elene Sudupe igerilariak Gijonen (Asturias, Espainia) izan dira asteburuan, Gipuzkoako selekzioarekin,  XXXVI. Trofeo Internacional Villa de Gijon sarian parte hartzen.

Sariketa horretan, hamar marka personal eta klubeko lau errekor berri ezarri dituzte Izarraitzeko igerilariek. Markak hobetu ez dituzten probetan beren denboretan ibili dira eta, kontuan hartzen badugu sasoi honetan karga handiko entrenamenduak egiten ari direla, denbora txukunak lortu dituzte.

Hona hemen lorpen esanguratsuenak:

  • Maialen Sudupek 50 tximeletan klubeko errekor absolutua.
  • Alazne Sudupek 1.500 libreko pasean, 17 urtekoen errekorrak 200 eta 400 librean.
  • Uxue Etxeberriak 400 estiloetan 17 urtekoen errekorra.
  • Uxue Etxeberriak bi A final, 100 bularrean 7. postua, eta 200 bularrean 8. postua.
  • Maialen Sudupek 50 bizkarreko finalean 7. postua, 100 bizkarreko B finalean 11. postua, eta 50 tximeletako finalaurrekoan 10. postua.
  • Maier Lizarzaburuk 200 bizkarreko B finalean 10. postua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide