Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariak Tolosako Usabal udal Igerilekuan izan ziren joan zen igandean; izan ere, XLIX. San Juan Sarian parte hartu zuten pasa den igandean, maiatzaren 30ean.
Tolosako sariketan ikusi ahal izan genuen oraindik gauza asko ditugula hobetzeko, baina orokorrean, lehiaketa ona egin zuten kirolariek. Hona hemen emaitza aipagarrienak:
- 33 marka pertsonal.
- Klubeko errekor berri bat: absolutuetan, Maialen Sudupek 50 tximeletan (29″40).
- Sariketako sailkapen absolutuan (mutil eta neskak sailkapen betaratua): Maialen Sudupe 4. postuan eta Uxue Etxeberria 6. postuan.
Zorionak, eta segi lanean udako txapelketak prestatzen!