Masterrak gustura Banyolesko lakuan egindako lanarekin

Banyolesko lakuan (Katalunia) jokatu den ur irekietako lasterketan parte hartu dute Izarraitz igeri elkarteko masterrek asteburuan.

Izarraitz igeri elkarteko masterrak Banyolesko lakuan (Katalunia) izan dira asteburuan. "Oso gustura" itzuli dira igerilari guztiak; ezbeharrik gabe amaitu zituzten lasterketak, eta partaide bakoitza gustura gelditu zen egindako lanarekin.

2019tik ur irekietako lasterketa batean parte hartu gabe zeuden Izarraizko igerilariak, eta asko eskertu dute Banyolesko igeri elkartearen antolakuntza. "Esfortzu handia egin zuten osasun protokoloak errespetatuz proba aurrera ateratzeko".

Master igerilariak gogotsu daude aurki Euskal Herrian hasiko diren ur irekitako probetan parte hartzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide