Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe eta Maier Lizarzaburu Izarraitz igeri elkarteko igerilariak Espainiako Udako Txapelketa prestatzeko antolatu diren entrenamendu espezifikoetan parte hartzen ari dira Malagako (Espainia) Inacua instalakuntzan.
Gipuzkoako Igeriketa Federazioak deituta joan dira kontzentrazio espezifiko horretara, eta honako hauek izan dira hautaketarako irizpideak: ekainaren 21eko astean RFENko rankingean absoluto mailan eta absoluto gazte kategorian lehen 20ren artean eta junior kategorian lehen 24en artean markaren bat egitea.
Entrenamendu saioak uztailaren 5etik uztailaren 14ra izango dituzte, 50 metrotako estali gabeko igerilekuan. Guztira, hamar gizonezko eta hamasei emakumezko ari dira parte hartzen entrenamenduetan. Besteak beste, Isaac Pousada entrenatzailea ere bertan da federazioko teknikoari laguntzen.
Zorionak, eta egurra denboraldiko azken txanpan!