Izarraitz igeri elkarteko kideek bi txapelketatan parte hartuko dute asteburuan. Hain zuzen ere, Irunen eta Getarian izango dira Izarraitzeko igerilariak. Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Absolutuen Kontrol Txapelketa izango dute zapatuan eta igandean, Irungo Azken Portu kiroldegiko igerilekuan. Hiru jardunalditan jokatuko dute txapelketa: zapatu goiza eta arratsaldea, eta igande goiza.
Izarraitz igeri elkarteko igerilari hauek parte hartuko dute lehian:
- Iñigo Llopis: 100 bizkar eta 200 bizkar.
- Uxue Etxeberria: 400 estilo, 200 bular, 100 bizkar eta 100 bular.
- Alazne Sudupe: 200 tximeleta, 1500 libre, 400 libre eta 800 libre.
- Maier Lizarzaburu: 400 estilo, 100 bizkar eta 200 bizkar.
- Elene Sudupe: 200 bizkar.
Bestalde, igandean II. San Anton Bira itsas zeharkaldia izango da Getarian, eta han izango dira Izarraitzeko igerilariak, baita federatu gabeko hainbat azpeitiar ere. Probari 10:00etan hasiko da Gaztetape hondartzatik, eta bi kilometro eta 600 metro egin ondoren, Malkorbeko hondartzan amaituko da.
Zorte on guztioi!