Rafa Zubeldia podiumean, Kontxa Badiako 77. igerialdian

Rafa Zubeldia Master 2 mailako podiumean.

Zubeldia 13. sailkatu zen proban, baina hirugarren postua eskuratu zuen master 2 mailan. Izarraitzeko beste hainbat igerilarik ere parte hartu zuen zapatuko zeharkaldian.

Zapatuan, irailaren 11n, jokatu zen Kontxa Badiako 77. Igerialdia. Easo igeri elkarteak antolatuta, Donostiako Klub Nautikoko eskaileratan izan zuen irteera eta helmuga puntua probak, eta eguraldi eta Itsaso ederrarekin animo askorekin joan ziren gure igerilariak probara.

Infantilek eman zioten hasiera igerialdiari. Hain zuzen ere, maila horretako 72 igerilarik bukatu zuten 740 metro inguruko lasterketa. Izarraitz igeri elkartea ordezkatu zuten gaztetxoakc ondo moldatu ziren. Hona hemen parte hartu zuten taldekideen izen-abizenak:

  • Ane Azkue.
  • Mirari Goenaga.
  • Maiana Uria.
  • Noa Garate.

Absolutuen lehen probari, berriz, 11:45ean ekin zioten. Izan ere, taldeka banatu zituzten igerilariak, izen emateko garaian akreditatu zuten denboraren arabera.

Izarraitzeko absolutuek itsas zeharkaldien denboraldi arraro honetan erakutsi duten maila ona berretsi zuten. Zapatuko proban lehen postuetan bukatu zuen Rafa Zubeldiak. Zehazki hirugarren postua eskuratu zuen master 2 mailan.

Igerilari azpeitiarren sailkapena honako hau izan zen:

  • Rafa Zubeldia: 13. postua eta 3. master 2 mailan.
  • Julen Uranga: 56. postua.
  • Nora Uria: 114. postua.
  • Eider Bereziartua: 120. postua
  • Nagore Alberdi: 151. postua.
  • Iñigo Uria: 228. postua.
  • Aritz Unanue: 241. postua.
  • Unai Lizartza: 309. postua.
  • Alejo Azkue: 340. postua.

 

Datorren zapatuan, irailaren 18an, VII. Flysch Beltza igeri zeharkaldia jokatuko da Mutriku eta Deba artean. Han ere parte hartuko dute Izarraitzeko igerilariek.

Zorionak guztioi, eta zorte on datorren zeharkaldian!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide