Joan den larunbatean jokatu zen VII. Flysch Beltza itsas zeharkaldia, Mutriku eta Deba artean, eta Rafa Zubeldia Izarraitz igeri elkarteko azpeitiarra podiumaren maila gorenera igo zen, master mailako igerilarien artean bera izan baitzen onena. Horrez gain, probako podium nagusiaren atarian gelditu zen Zubeldia, sailkapen orokorrean laugarren eginda.
Izarraitzeko Ander Beobidek eta Martin Altunak ere parte hartu zuten Flysch Beltza zeharkaldian; 80. eta 87. sailkatu ziren, hurrenez hurren.