Izarraitzekoak ondo denboraldiko lehen lehiaketan

Pasa den asteburuan taldeko infantil, junior eta absolutu mailetako igerilariak Eibarko Ipurua igerilekuan izan ziren, Neguko Liga Probintzialeko lehen jardunaldian.

Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu, Nora Uria, Julen Artetxe, Anne Sagarmendi, Nahia Esteban, Mirari Goenaga, Nahia Amenabar, Maiana Uria, Noa Garate, Ane Azkue, Nora Eizagirre, Oihana Otaegi, June Larrañaga, Laia Elortza eta Siara Orbegozo izan ziren gure ordezkariak.

Izarraitzeko igerilariak ondo ibili ziren asteburuko txapelketan. Denboraldiko lehen lehiaketa zuten, eta hala ere, ondo moldatu ziren. Hona hemen lorpen esanguratsuenak:

  • 27 marka pertsonal. 
  • Klubeko errekor berri bat: 1.500 metro librean, Anne Sagarmendik 14 urtekoen artekoa.ç

Entrenatzailea oso gustura itzuli zen igerilarien jarrerarekin. Infantil mailakoen jarrera azpimarratu zuen; izan ere, gazteenak izan arren, seriotasuna eta kontzentrazioa erakutsi zuten lehiaketa guztian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide