Alebinen lehenengo jardunaldia, gaindituta

Urduritasuna nabarmena izan zen zapatuan Oñatin lehiatutako txapelketan, baina normala da; izan ere, ia bi urtez geldirik izan dira alebin mailako igerilariak.

Hala ere, Izarraitzeko igerilariak ondo ibili ziren; beren marka pertsonalak jaitsi zituzten. Txapelketa motza izan zenez, talde guztiak nahastuta errelebotan ibili ziren bukaeran, eta horrek hurrengo txapelketarako urduritasun maila jaitsiarazi zien kirolariei.

Beraz, lanean jarraituko dugu hurrengo txapelketan are hobeto aritzeko.

Aupa, Izarraitz!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide