Izarraitz elkarteko Uxue Etxeberria eta Maier Lizarzaburu igerilariak Gipuzkoako selekzioarekin Iruñean izango dira igandean, selekzioen arteko Euskal Herriko Txapelketan.
Etxeberriak 50 metro, 100 metro eta 200 metro bular probetan parte hartuko du, eta Lizarzaburuk, berriz, 50 metro, 100 metro eta 200 metro bizkar probetan. Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako selekzioak lehiatuko dira txapelketan.
Zorte on, bikote!