Datorren asteburuan, azaroaren 25etik 28ra bitartean, Espainiako Absolutuen LXV. Neguko Txapelketa (25 metroko igerilekuan) jokatuko da Palman (Mallorca, Herrialde Katalanak). Izarraitz igeri elkarteko igerilariek denboraldiko lehen zita izango dute Mallorcakoa.
623 igerilarik parte hartuko dute lehian, eta bertan izango da gure taldeko Maier Lizarzaburu, eta Isaac Pousada izango da haren entrenatzaile lanetan. Lizarzaburuk 200 metro bizkar proban parte hartuko du.
Uxue Etxeberriak ere lortuta zituen lehian parte hartzeko gutxieneko denborak, baina pandemiagatik, etxean geratuko da oraingoan.