Uxue Etxeberria eta Maier Lizarzaburu Euskadiko Selekzioarekin eta Alazne Sudupe Gipuzkoako selekzioarekin

Euskadiko Igeriketa Federazioak Uxue Etxeberria eta Maier Lizarzaburu Izarraitzeko igerilariak aukeratu ditu besteak beste, eta Gipuzkoako Igeriketako Federazioak berriz Alazne Sudupe aukeratu du.

Euskadiko Igeriketa Federazioak Uxue Etxeberria eta Maier Lizarzaburu Izarraitzeko igerilariak aukeratu ditu besteak beste, eta Gipuzkoako Igeriketako Federazioak berriz Alazne Sudupe aukeratu du astebukaera honetan, zapatuan eta igandean (abenduaren 4 eta 5ean) Castelloneko Castelló igerileku olinpikoan jokatuko den Nazioarteko Castalia Trofeoan parte hartzeko.

Uxue Etxeberriak 100 bular, 200 bular, 200 estilo eta 400 estilo probetan lehiatuko da, Alazne Sudupe 400 libre, 200 estilo, 200 tximeleta eta 800 librean eta  Maier Lizarzaburu, 50 bizkar, 100 bizkar, 200 bizkar eta 200 estilo probetan parte artuko du parte.

Uxuek, Alazne eta Maierrek ilusioz eta gogotsu ordezkatuko dute Euskadiko eta Gipuzkoako Selekzioak eta, ziur gaude uretan duen guztia emango dutela.

Zorte on Gipuzkoa eta Euskadi!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide