Zapatuan, Alebin ligako 3. Jardunaldia

Larunbat honetan, abenduak 11, alebin ligako hirugarren jardunaldia jokatuko da Legazpiko Bikuña kiroldegian. 

Izarraitz Igeri Elkarteko Aroa Azkunek, Mikel Ezamak eta Iker Estebanek parte hartuko dute. Hirurek 200 bizkar eta 100 tximeletako frogetan igeri egingo dute. 

Txapelketa 16:00tan hasiko da, beraz, kotxeetan banatzeko 14:15etan elkartuko gara Azpeitiko igerileku aurrean. 

Animo neska-mutilak!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide