Neguko Liga Probintzialeko jardunaldia jokatuko da zapatuan Azpeitiko igerilekuan

Azpeitiko kiroldegia, lehiaketa egun batean. (Izarraitz IE)

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariak lehiatuko dira, 10:00etatik aurrera. Izarraitz IEko masterrek, berriz, Legazpin izango dute jardunaldia.

Gure zonaldeko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga Probintzialeko laugarren jardunaldia izango dute zapatu honetan, Azpeitiko udal igerilekuan. Jardunaldia 10:00etan hasiko da. Igerilekua o9:00etan irekiko da eta jardunaldia harmailetatik ikusteko aukera egongo da, pandemia dela-eta hartu behar diren neurriak kontuan hartuta.

Honako hauek dira zapatuko jardunaldirako izena eman duten Izarraitzeko igerilariak: Jurdan Arakistain, Lander Uria, Maialen Sudupe, Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu, Nora Uria, Julen Artetxe, Anne Sagarmendi, Nahia Esteban, Mirari Goenaga, Nahia Amenabar, Maiana Uria, Noa Garate, Ane Azkue, Nora Eizagirre, Oihana Otaegi, June Larrañaga, Laia Elortza, Siara Orbegozo eta Ana Agirrezabalaga.

Helduen jardunaldia Izarraitz igeri elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, bere laguntzarik gabe ezinezkoa izango genukeelako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, txapelketa dela eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu goizean sortuko dugun eragozpenagatik.

Masterrak Legazpira

Zapatuan bertan, Izarraitzen master taldeko 11 igerilarik lehiaketa ofizial batean hartuko dute parte. Legazpiko Bikuña udal kiroldegian jokatuko da IV. Gipuzkoako Master Kategoriako Open Txapelketa.

Txapelketak bi jardunaldi izango ditu, eta Izarraitzeko igerilariek honako probetan hartuko dute parte:

- Leire Kerexeta: 50 metro bizkar.

- Jone Garate: 50 metro bular.

- Ander Beobide: 200 metro bizkar, 200 metro libre eta 4x50 metro libre erreleboa.

- Asier Otaegi: 100 metro estilo eta 4x50 metro libre erreleboa.

- Iban Arregi: 4x50 metro libre erreleboa.

- Iban Perez: 50 metro bizkar eta 4x50 metro libre erreleboa.

- Julen Agirrezabalaga: 100 metro estilo eta 4x50 metro libre erreleboa.

- Julen Esteban: 50 metro tximeleta eta 50 metro libre.

- Rafael Zubeldia: 50 metro tximeleta, 100 metro tximeleta, 100 metro libre eta 4x50 metro libre erreleboa.

- Xabier Aizpuru: 200 metro bizkar, 200 metro libre eta 4x50 metro libre erreleboa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide