Bizkaia Open Master saria jokatuko da bihar Getxoko (Bizkaia) Faduran, eta Izarraitz igeri elkarteko zortzi igerilarik parte hartuko dute denboraldiko bigarren txapelketa horretan: Jone Garatek, Ander Beobidek, Arkaitz Elorzak, Ekain Garatek, Julen Agirrezabalagak, Iban Perezek, Iosu Garatek eta Xabier Aizpuruk.
Azken orduan baja batzuk egon eta horrek txapelketaren planifikazioan eragina izan badu ere, taldeko master igerilariak gogotsu daude larunbatean duten zitari aurre egiteko.
Adi egon, beraz, gure komunikazio kanalei, horietan jasoko ditugu-eta biharko txapelketaren berriak.
Gora Izarraitz!