Joan den asteburuan, infantil, junior eta absolutu mailako Gipuzkoako Neguko Igeriketa Txapelketa jokatu zuten Bergarako (Gipuzkoa) Agorrosin igerilekuan. Uxue Etxeberriak, Alazne Sudupek, Maier Lizarzaburuk, Nora Uriak, Julen Artetxek, Anne Sagarmendik, Nahia Estebanek, Mirari Goenagak, Nahia Amenabarrek, Maiana Uriak, Noa Garatek, Ane Azkuek, Nora Eizagirrek eta June Larrañagak parte hartu zuten proban; Laia Elortza, berriz, baja izan zen azken unean. Izarraitzeko igerilariek txapelketa ona egin zuten; izan ere, ia guztiek aurreikusitako helburuak bete zituzten.
Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:
- Hamasei domina: hiru urrezkoak, bederatzi zilarrezkoak eta lau brontzezkoak.
- 41 marka pertsonal.
- 14 urtekoen artean, Mirari Goenagak klubeko errekor berria ezarri zuen 1.500 librean.
- Izarraitzeko nesken taldeak hirugarren postua lortu zuen taldekako sailkapenean.
Hurrengo txapelketak Tolosan (Gipuzkoa) eta Gasteizen izango dituzte igerilariek. Infantilek, Euskal Herriko Txapelketa jokatuko dute Tolosako Usabal polikiroldegiko igerilekuan, eta juniorrek eta absolutuek Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan lehiatuko dute Euskal Herriko txapelketa.
Zorionak guztiei egindako esfortzuagatik!