Zapatuan Alebinen Ligako laugarren jardunaldian izan ziren Izarraitz igeri elkarteko lau kide. Azkoitiko Elkargunean izan zen txapelketa, eta bi probatan parte hartu zuten horiek.
Lehenengoa, 400 metro libre proba izan zen, eta urduritasuna nagusi izan arren, nahiko txukun aritu ziren. Bigarrena, berriz, 100 metro bizkarrez izan zen, eta gogoak eta indarrak nagusitu ziren; izan ere, Izarraitzeko igerilariek denbora onak lortu zituzten.
Ondo aritu ziren, beraz, taldeko lau igerilariak, eta datorren jardunaldia prestatzen hasiko dira gaurtik aurrera.