Maider Lizarzaburu gustura egindako lanarekin

Maier Lizarzaburu Palmako igerilekuan. (Izarraitz igeri elkartea)

Lurralde Federazioen arteko Espainiako X. Txapelketa izan zen aurreko asteburuan Palman, eta han izan zen azpeitiarra. Hiru probatan parte hartu zuen.

Junior eta infantil mailako igerilariek Lurralde Federazioen arteko Espainiako X. Txapelketa izan zen aurreko asteburuan Palmako (Herrialde Katalanak) Son Hugo igerilekuan, eta han izan zen Izarraitz elkarteko Maier Lizarzaburu.

Hiru probatan parte hartu zuen azpeitiarrak, hala nola 200 metro bizkarren, 100 metro bizkarren eta 4x100 estilo proban. Honako emaitza hauek lortu zituen igerilariak:

  • 200 metro bizkarren, 2:24:68 denborarekin, 7. postua eta marka pertsonala.
  • 100 metro bizkarren, 1:08:28 denborarekin, 13. postua eta marka pertsonala.
  • 4 x 100 estilo proban, Maier Lizarzaburuk 100 bizkarren, 1:08:09 denborarekin, aurreko egunean lortutako marka pertsonala hobetzea lortu zuen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide