Lander Uria gustura Legazpin

Ziortza Torrontegi entrenatzailea eta Lander Uria igerilaria.

Banakako bi probatan parte hartu zuen, baita taldekako 4x50 metro libre errelebo lehian ere.

Lander Uria Izarraitz taldeko igerilaria gustura ibili zen igandean Legazpin jokatutako Igeriketa Egokituko Txapelketan. Banakako bi probatan parte hartu zuen, eta bere marka onenak jaisterik lortu ez bazuen ere, Konporta taldeko lagunekin batera 4×50 metro libre errelebo proban parte hartzeko aukera eduki zuen. Ilusioz eta gogoz egin zuten igeri taldeko kideek, eta bigarren postua lortuta etxeratu ziren.

 

Jurdan Arakistainek, berriz, ezin izan zuen lehiatu azkenean. Aurreko egunean orkatilean min hartu zuen, eta etxean geratu zen sendatzeko eta hurrengo txapelketarako prest egoteko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide