Gustura aritu dira Lander Uria eta Jurdan Arakistain Gipuzkoako Igeriketa Egokituko Txapelketan

Larunbateko txapelketako irudi bat.

Izarraitz igeri elkarteko bi igerilariek Gipuzkoako Igeriketa Egokituko Txapelketan parte hartu zuten larunbatean, eta oso gustura aritu ziren.

Izarraitz igeri elkarteko bi kide, Jurdan Arakistain eta Lander Uria, Ordizian izan ziren zapatu arratsaldean, Gipuzkoako Igeriketa Egokituko Txapelketan parte hartzen. Igerilariak banakako hiru probatan aritu ziren, eta horretaz aparte, 4×50 metro libreko erreleboan parte hartzeko aukera izan zuten. Oso gustura sentitu ziren beren laguna den Richard Oriberekin batera igeri egin ahal izan zutelako. Arratsalde on bat pasatzeaz aparte, lagun berriak egiteko aukera izan zuten igerilariek, Erandio Baitan igeriketa taldea beren ondoan eduki zutelako.

Orain entrenatzen jarraituko dugu, hurrengo txapelketaren zain. Zorionak bikote!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide