Uxue Etxeberria eta Maier Lizarzaburu Izarraitzeko igerilariak Gipuzkoako selekzioarekin Gijonen (Asturias) izan dira asteburuan, XXXV. Trofeo Internacional Villa de Gijon sarian parte hartzen.
Txapelketan bi marka pertsonal egin zituzten horiek, eta arratsaldeko finaletan sartzea ere lortu zuten. Markak hobetu ez dituzten probetan, beren denboretan ibili dira bi igerilariak, eta sasoi honetan karga handiko entrenamenduak egiten ari direla kontuan izanik, denbora txukunak lortu dituzte. Txapelketa honetatik aurrera, marka hobeak egiten hastea espero dugu.