Infantilak bikain Zarautzen

Izarraitzeko igerilari hainbat Aritzbatalde kiroldegiaren atarian.

Zapatu arratsaldean Zarautz Saria jokatu zen Aritzbatalde udal igerilekuan. Izarraitz igeri elkarteko hamar igerilarik parte hartu zuten han; proba denetan marka pertsonalak egin zituzten.

Zapatu arratsaldean Zarautz Saria jokatu zen Aritzbatalde udal igerilekuan. Izarraitz igeri elkarteko hamar igerilarik parte hartu zuten han: Nahia Esteban (2007), Maiana Uria (2008), Noa Garate (2008), Ane Azkue (2008), Nora Eizagirre (2008), Oihana Otaegi (2009), June Larrañaga (2009), Laia Elortza (2009), Siara Orbegozo (2009) eta Ana Agirrezabalaga (2009).

Zapatuko emaitzak ikusi eta gero, taldeko infantil mailako igerilariek izugarrizko saltoa eman dutela esan dezakegu. Proba denetan marka pertsonalak egin zituzten; hain zuzen ere, hogei probatan 22 marka pertsonal. Entrenatzailea gustura dago infantilen jarrerarekin eta emaitzarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide