Izarraitzekoek emaitza bikainak lortu dituzte Tolosaldea Sarian

Uxue Etxeberria. (Izarraitz igeri elkartea)

Zapatuan izan zen lehia, Tolosan. Izarraitzeko Uxue Etxeberriak, Anne Sagarmendik eta Mirari Goenagak parte hartu zuten. Etxeberriak Espainiako absolutuen lehian parte hartzeko gutxieneko denbora lortu zuen 100 metro bular proban.

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Tolosaldea Sarian parte hartu zuten zapatuan, Tolosako Usabal igerilekuan.

Proban Izarraitzeko honako igerilari hauek parte hartu zuten: Uxue Etxeberriak, Anne Sagarmendik eta Mirari Goenagak. Maier Lizarzaburu, Julen Artetxe eta Nahia Amenabar izena emanda zauden, baina gaixorik, baja izan ziren azken unean.

Parte hartu zuen hirukotea emaitza bikainak lortuta itzuli zen etxera. Hona hemen emaitzarik esanguratsuenak:

  • Bederatzi probatan parte hartu zuten, eta denetan marka pertsonalak lortu zituzten.
  • Absolutuetako klubeko errekor berriak ezarri zituen Uxue Etxeberriak 50 metro eta 100 metro bular probetan.
  • Uxue Etxeberriak Espainiko absolutuen lehian parte hartzeko gutxieneko denbora lortu zuen 100 metro bularren.

Zorionak, eta segi lanean!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide