Larunbat arratsaldean Oñatiko (Gipuzkoa) Zubikoa kiroldegian izan ginen XXXIII. Txantxiku sarian lehiatzen. Izarraitzeko 40 igerilarik parte hartu zuten txapelketan.
Alde batetik, Jokin Artetxek eta Laia Elortzak denbora hartzean parte hartu zuten, eta bien artean hiru marka pertsonal egin zituzten.
Bestetik, taldeko gazteenak izan genituen igerian. Denboraldi osoko lanaren emaitza izan zen hamar lagun saria jasotzen ikustea. Proba bakoitzeko lehenengo postua lortu zuten igerilariak saritu zituzten. 2013. urtean jaiotakoen artean, Eneko Bastida eta Lur Elortza; biak 50 librean. 2012. urtekotan, Nora Etxeberria 50 tximeletan, Julen Eizagirre 50 bizkarrean, Ilazki Bikendi 50 bularrean, Martin Agirrezabalaga eta Mara Garate 50 librean. 2011. urtekoen artean, Malen Ezama 50 tximeletan eta Maria Otaegi 100 bularrean, eta 2010. urtekoetan, aldiz, Aroa Azkune 100 bularrean.
Horrez gain, Eneko Bastidak, Lur Elortzak, Mara Garatek, Martin Agirrezabalagak eta Maria Otaegik beren adineko igerilari onenaren saria ere jaso zuten. Hori nahikoa ez, eta Izarraitz azpitxapeldun izan zen taldekako sarian, igerilari guztien lanaren ondorioz.
Eguna borobiltzeko, afaria egin zuten guztiek batera, denboraldiari bukaera emateko.
Zorionak igerilari guztiei egin duzuen lan onagatik!