Ostirala izanagatik, Izarraitz igeri elkarteko master taldeko Julen Estebanek eta Xabier Aranburuk ur irekietako proba batean parte hartzeko aukera izan zuten, baita beste hiru azpeitiarrek ere: Koldo Larrañaga, Ainhoa Uranga eta Ruben Jimenez.
Los 10.000 del Soplao (Kantabria) ekitaldiaren barruan, hamar kilometroko ur irekietako proba izan zen, eta bost azpeitiar horiek parte hartu zuten. San Vicente de la Barquera eta Comillas arteko ibilbidea osatu behar izan zuten, eta bostek lortu zuten helmuga zeharkatzea.
Aipatzekoa da Ainhoa Urangak emakumeen sailkapenean bigarren postua eskuratu izana. Bost igerilariak gustura itzuli ziren egindako lanarekin Azpeitira.