Uztailaren 1ean, ostiralez, irekiko da igerilari berriek 2022-2023 denboraldirako Izarraitz igeri elkartean izena emateko epea. Uztailaren 10era arte izango da zabalik izena emateko aukera, eta horretarako aukera bakarra izango da aurtengoan: Izarraitzen webgunean asteazkenean 15:00etan jarriko duten formularioa bete beharko da.
Izarraitz elkartea kirol kluba da, eta horregatik lehiaketetan parte hartzera animatu nahi genituzke igerilari berriak. Izan ere, izena emateko epea klubean sekula aritu ez diren eta 2016. urtean edo aurretik jaio diren herritarrentzako izango da zabalik.