Euskal Herriko udako alebinen txapelketa izan zen Getxoko (Bizkaia) Fadura igerilekuan, eta Izarraitz igeri elkarteko Aroa Azkunek parte hartu zuen lehian. Hark emaitza bikainak lortu zituen; izan ere, hiru marka pertsonal ez ezik, podiumera hiru aldiz igotzea lortu zuen.
2010ean jaiotako igerilarien sailkapenean, bigarren postua eskuratu zuen 100 metro eta 200 metro bular probetan, eta hirugarren postua 200 metro bizkarren.
Denboraldi amaierako azken txapelketa izan zen asteburukoa Azkunerentzat, eta hark urte osoan egindako lana agerian gelditu zen beste behin.