Itzurun-Arranpla probarekin itzuli zen asteburuan Gipuzkoako Ur Irekien Liga zapatuan, eta Izarraitzeko igerilariek azpimarratzeko emaitzak lortu zituzten Zumaian. Eguraldia lagun izan ez bazuten ere, eta hasierako ibilbidea aldatu egin bazuten ere, Urolaren itsasadarrean egin zuten igerian parte-hartzaileek.
Hilabeteetako lan isilaren isla izaten dira askotan emaitzak, eta hala lortu zue Rafa Zubeldiak podiuma zapaltzea; hirugarren sailkatu zen. Aipatzekoa da Nagore Alberdi –proban parte hartu zuen Izarraitzeko emakume bakarra– zazpigarren sailkatu izana. Bestalde, Alex Mirandak ere parte hartu zuen proban.
Igandean, berriz, Lekeitioko (Bizkaia) Kilin-Kalan proban izan ziren Izarraitzekoak; klubeko igerilari txikiek ere izan zuten proban parte hartzeko aukera. Balezaleen Zeharkaldia ere izan zen igandean Pasai San Pedro eta Donostiako Zurriola hondartzaren artean.